domingo, 4 de octubre de 2015

@Zbarrieskola dominioan gaude!

Kaixo, Zbarri ikasle nagusiak oporretatik bueltan egon bagaude! 
Aurten ere zuekin jarraituko dugu ikasle berriak izanda! 5. mailan dauden ikasleekin egongo zarete gaurtik aurrera. 
Gure blogaren helbide berria honako hau izango da: 
http://ikaslenagusiakzbarrieskolan.blogspot.com.es/ 
Espero dugu gurekin une entretenigarri asko pasatzea!
2015eko 5.mailako ikasleak

miércoles, 24 de junio de 2015

Festa: Lehenengo Hezkuntza amaitu dugu!

Seigarren mailakoen agurra
6.mailakoak institutora joateko prest!
 Ondo ibili eta asko ikasi, ikasleook!
Atzo  egon ginen festa batean. Festa horretan denetarik egin genuen. Adibidez, antzerki bat gurasoen aurrean, miss eta misterren bandak banatzea, bertsoak botatzea, geure argazkiekin egindako filma bat ikustea baita merendola batean jatea ere.
Oso polita izan zen eta denok gogoratuko dugu. Hona hemen geure azkenengo kronikak, ipuinak, iritzi testuak edo...irakasleak esan baitzigun aukeratzeko ikasitako testu mota bat eta ekainarean 18an bizi izandakoan oinarrituta zerbait idazteko. Benetan gustura idatzi dugu!
Espero dugu irakurtzean ondo pasatzea... 
Agur Zurbaranbarri eskola, agur
agur, gure irakasleei, agur
beti gure bihotzean
eramango zaituztegu
beti betirako
agur agur agur (Ariane)

KONSUMOARI BURUZKO ANTZERKIA

PAPERARI BURUZKO ANTZERKIA, 2015-06-05
Udaletxetik jaso genuen antzeki bat ikusteko proposamena. Irakasleook onartu zuten, kontatu ziguten zeri buruz izango zen eta gaiarekin lotutako eduki batzuk landu genituen. 
Hona hemen antzerkiaren argazki batzuk euren komentarioekin.
Espero dugu interesgarria izatea!
     

martes, 16 de junio de 2015

Agur, Arantza bertsolaritza irakasleari!

BENETAN BIKAIN PASATU DUGU!
Urte honetan, Arantza irakasle maitiarekin egon gara bertsolaritza ikasten. Asko ikasi dugu berarekin, hala nola, bertso politak idazten, errimak sortzen... Denetarik egin dugu berarekin, bertsoak sortzeaz aparte, pelikulak ikustea, antzerki batzuk ikustea... Oso ondo egon gara berarekin baina kurtsoak amaituko duenez, berarekin klaseak amaitu ditugu, eta berari eskerrak emateko eta txarto egindakoaz barkamena eskatzeko, berarentzako gutun bana idaztea erabaki dugu. Hona hemen gure eskutitzak:
Hona hemen berarekin egindako azkenengo bertsoak baita botatzeko saikuntza ere. 
ESKERRIK ASKO, ARANTZA! 
UTZIKO DIZUGU GURE OPARIA!  
     

Larunbata hori!

Pasa den maitzaren 30a, benetan egun berezia!
Larunbata hori lagun batzuentzako agian, ez zen berezia izan.  Baina Bilbotarrak irrikitan geunden ea zer lortuko genuen... Irakasleak propsatu zigun kazetari lanera jotzea eta honela egunaren kronika idaztea. 
Egunaren kronika bana egin dugu eta horren barruan Athleticen partiduaren kronika...
Eskola apaindu genuen gure Atlhetic-ekin
Partidua oso interesgarria izan zen. Barcelona eta Athletic-en artean azkenean 1-3 geratu zen. Barcelonak irabazi zuen Erregearen Kopa/ Copa del Rey. Baina zuri gorriok dena irabazi genuen harremanak sendotu baigenituen emandako egun horretan. AUPA ATLHETIC-EN JARRATZAILEAK! JO ETA KE IRABAZI ARTE! 
cen

2015-06-10eko Artziniegarako irteera

ESKOLAKO GEURE AZKENENGO TXANGOA!
Ondo dakizuenez batzuetan irteera batzuk egiten ditugu. Ekainaren 10ean gure azkenengo irteera izan zen 6.mailan.
Artziniegara joan ginen, antzinako  gauzak ikustera. 
Irakasleok nahi zuten geure egonaldia gogoratzeko modukoa izatea eta ondo portatzea. Tutoreak eman zigun argazki makina argazkiak egiteko baita proposatu zigun adi egotea ere, hoberenik eta hobetzekoa ikusteko...aurkezpen batean gero idazteko.
Hona hemen diapositiba batzuk zuek ideia bat egiteko non egon ginen eta geure iritziak irakur ditzazuen. 
Espero dugu entretenigarria izatea!

lunes, 8 de junio de 2015

IRAGARKIAK AZTERTZEN

Tabakoa eta alkohola iragarkietan
Ikasturte honetan Udaletxeko Norbera programa egin dugu. Gauza asko egin dugu adibidez: pertsonaje bat hartu eta aztertu genuen interpretatzeko, mesu izkutuak, testuak irakurri ditugu eta galderak egin genituen. 
Hau guztia gure burua ezagutzen laguntzeko baita autoestimalantzeko ere.
Azken bolada honetan tabakoari eta alkoholari buruzko iragarki batzu azterti ditugu, galdera batzuekin lagunduta. Erantzunak taula batean batu ditugu.
Heldu garen ondorioak honako hauek dira:
  • Ez da iragarkietaz fidatu behar.
  • Iragarkietakoa beti ez da benetakoa izaten.
  • Iragarkietako irudiak goxoak izan arren ez dira benetazkoak.
  • Erosi baino lehen pentsatuko dugu zer egingo dugun erositako produktuekin, zertarako erabiliko dugun.
  • Iragarki batzuetan mexu iskutaturik agertzen dira. 
Hona hemen gure talde lanak xcel dukumentu batean azalduta. 
Oso ondo pasatu dugu lan honekin!!!